Zer da FLASHMOBa?

Flashmob-a, Bakaikun uztailaren 27an burutuko den ekimena da. Herritarrak gure osasunaren alde eta errausketaren aurka biltzea da flashmobaren helburua. Mezuaren zutabe nagusia herritarrek gorpuztuko duten kantu koreografiatu bat izango da. Kantua Lady Gagaren moldaketa bat da, herritarrek jarri diote letra eta Bakaikuko koruak abestu du hainbat lagunekin batera.

Gure aldarrikapena giro alai, osasuntsu, parte hartzaile eta ludikoan burutu nahi dugu. “Hartu nahi dut arnas” ozenki abestuz, dantzatuz, osasunaren alde egin eta Sakanan jarri nahi diguten errausketa proiektua gelditzea exijituko dugu.

Magiarik egiten duenik ez da sortu munduan gaurdaino. Erraustegian sartzen den zabor guztia atera egiten da gero. Hondakinak ezin dituzte magiaren bidez desagerrarazi, baina guk, gure dantzatzeko eta abesteko magiaren bidez errausketa proiektua gelditzea lortuko dugu. Gure bailaran osasuntsu bizi nahi dugulako, Sakanako, Lautadako, Lizarraldeko eta Goierriko herritarrak, errausketaren aurkako ekimen honetan parte hartzera gonbidatzen ditugu.

¿Qué es el FLASHMOB?

El flashmob, es una iniciativa popular que se celebrará el 27 de julio en Bakaiku. El objetivo es reunir al máximo número de gente en defensa de nuestra salud y contra la incineración. Usaremos la adaptación de una canción de Lady Gaga, l@s vecin@s le han puesto letra y lo canta el coro de Bakaiku junto con más personas.

Queremos llevar a cabo esta reivindicación en tono alegre, saludable, participativo y lúdico. Defenderemos nuestra salud y exigiremos la paralización del proyecto de incineración que quieren establecer en Sakana bailando y cantando “hartu nahi dut arnas (quiero respirar)”.

Todavía no ha nacido nadie en el mundo que haga magia. Toda la basura que entra en la incineradora, sale. Los residuos no pueden desaparecer por arte de magia, pero nosotr@s, con nuestra magia para cantar y bailar, conseguiremos parar el proyecto de incineración. Queremos vivir saludablemente en nuestros valles, y por eso, invitamos a todos los habitantes de Sakana, Lautada, Lizarraldea y Goierri a participar en esta iniciativa.